Bizitza oroitzeko modurik onena sortzen
bizitza. Maite izan ditugun pertsonak, lekuak eta momentuak.

Kaixo Josu naiz! Proiektu honen atzean dagoena 🙂
Horrela hasi zen dena…
2023an motxila bat hartu eta bost hilabetez joan nintzen Asiako hego-ekialdean barrena. Etxera itzuli eta atera nituen ehunka argazkiak ikustean, disko gogor batean gordeta geratzea baino zerbait gehiago merezi zutela sentitu nuen.
Paperak esanahi berezia izan du beti niretzat, ofizioz inprentan aritzen den familia batetik nator. Argazki horiek eskuekin ukitu ahal nuen zerbaitetan bihurtzeko modu bat bilatzea erabaki nuen, argazki-album bat, adibidez. Baina ez nuen konbentzitzen ninduen ezer aurkitu. Ez nuen ordenagailu aurrean orduak pasa nahi nire argazkiekin collage bat egiten.
Interneten bila hasi nintzen, eta argazkilari profesionalek beren argazkiak argazki-liburuetan nola aurkezten dituzten aztertu nuen. Konturatu nintzen ia gehienek beren argazkiak banan-banan erakusten dituztela , orrialde bakoitzeko argazki batekin. Zentzu osoa zuen. Asko gustatu zitzaidan ideia.
Horrela jaio zen Momentu. Album bat imajinatu nuen, koaderno baten antzekoa, orri bakoitzeko argazki batekin eta eskuz ohar txiki batzuk idazteko tokiarekin. Denborarekin eta erabilerarekin ederrago bihurtuko zen liburu bat. Norbaiti oparitzeko edo nire bizitzako momentuak gordetzeko sinplea bezain berezia den zerbait: momentu handiak eta txikiak.
Momentu, ahazturan utzi nahi ez ditugun oroitzapen horiei bizitza emateko modu bat da. Inoiz zure argazkiek zure mugikorreko galerian egotea baino gehiago merezi dutela sentitu baduzu, uste dut ulertuko duzula zergatik erabaki nuen hau sortzea.
Zure istorioak, paperean gordeak
Gure oroitzapen eta argazkiak gordetzeko papela pixela baino aukera hobea dela eta izango dela sinisten dugu. Gure argazki-liburua sinpletasun bisualari eta praktikotasunari garrantzia ematen diotenentzat dago sortua. Argazki bakarrarekin orriko, argazki bakoitzak merezi duen protagonismoa lortzen du.

